XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordua zen, bazter guztiak aspertuta zeuzkan eta gordeka antzean joan da.

Bainan goialde eta mendietan, zintzilik, zai, berriz ere noiznahi jaisteko prest; han, hantxe, gertu, nahiko bertan.

Aitzaki ttippi bat, hutsa aski du berriro ate ondoan agertzeko, etxean sartu bide-bide bezala.

Euria, eguzkia beroa batipat ditu etsairik handienak, gaizto eta gogorrak, hoien aurka ez du kemenik, ez eta zer eginik.

Naiz eta euria bera ere gehien bat txarra deritzaigu, batez ere eten gabe goitik behera jolasean hasten denean gure buru gainean batzutan tanta lerden eta beteaz, bestetan haizearen mendean, magalean zeharka, ezker-eskubi, saieska eta aurpegi aurrean gogor jotzen baldin dabil.

Lurrak ureztatuz mesede handi eta galantak ala ere; gehiegian, erretenak eta zulo guztiak beterik ibaia puzten badu, hara!, orain ostea, kaltetan ari zaigu.

Eguzkia, zeru gaineko izar zuri dirdiratsua, gure lagunik onena da, neguan batez ere.

Horregatik, noski, hain gutxi ateratzen zaigu, eta eguraldi kaxkarraren aurka lan gutti dezake.

Benetan udarako uzten duela, nik uste, bere zeregina eta... horra!, orain negua jaun da jabe.

Urteberri garratza eta amorratua jaio zaigu; gerora goxoa, alaia eta argitsua opa dizuet.

Hala bedi!!!

Koldo Sarasola.